Giza-lengoaiaren teknologiak, gure munduan existitzen den informazio-transmisiorik konplexuenean parte hartzen duten ezagutza eta medioen multzoa da: giza-lengoaia. Giza-lengoaia duela urte askotik hona izan da ikasketa askoren aztergai, dizsiplina eta ikuspuntu anitz ugaritik. Ordenagailuaren erabilpenak bere ikerketa bideratu, sustatu eta garatu zuen, eta inbestigazio-eremu asko eta asko zabaldu zituen. Ordenagailuaren inguruan, hain zuzen ere, lengoaia-teknologiak sortu eta garatu ziren.
Lengoaiaren teknologiek, ahozkoak eta idatzizkoak, bi lengoaia-mota hauetan sortzen eta prosezatzen dituzte adierazpenak. Zatiketa hau izanda ere, lengoaiak baditu ahozkotasuna eta textuaren arteko aspektu komunak: hiztegiak, gramatikak etab.
Bestalde, lengoaia-teknologiak ez daitezke mugatu bakarrik hizketa edo testu teknologietara. Teknologia horien artean, aurki ditzakegu, esaterako, ezagutza-lengoaiarekin lotuta daudenak. Horrez gain, giza-lengoaiak beste komunikazio modu batzuk ere baditu. Adibidez, hizketa gorputz eta aurpegi-keinuekin konbinatzen da, testu digitalak irudi etasoinuak dituzten bezala. Horrela, lengoiaia-teknologiek komunikazio multimodal eta dokumentuen prosezamentua bideratzen duten teknologia asko dituzte.






RSS - Posts