Lip dub-ak edonon aurki ditzakegu gaur egun. Elkarlana eta aldarrikapena bultzatzeko modu ezinhobea dira lip dub-ak, jende talde bati aukera ematen baitiote modu kooperatiboan bideo bat grabatzeko, abesti bat kantatzen dutela, helburu batekin. Aldarrikapen sozialak, politikoak eta kulturalak egiteko beraz, modu egokia da lip duba. Euskal Herrira ere lip dub-ak egiteko ohitura heldu da. Euskara bultzatzeko eta sustatzeko, esaterako, hainbat lip dub antolatu dituzte Euskal Herriko ikastola, eskola, institutu eta herritan. Parte hartze handia izan dute lip dub hauek guztiek. Hona hemen lip dub uholde honen adibide batzuk. Espero dut zuen gustukoak izatea:
Arrasateko Institua: “Euskaraz bizi nahi dut!”
http://www.youtube.com/watch?v=LWwTnyJkfmc
Txurdinaga-Santutxu: Euskararen astea
http://www.youtube.com/watch?v=x16Kl6u-WK0
Bermeoko Eleizalde Ikastola: Euskararen eguna
http://www.youtube.com/watch?v=h3kEBfiu8B8
Lauro Ikastola: Pausurik pausu euskalakari
http://www.youtube.com/watch?v=W_Gq4zGwuMM
Danetariko lip dub-ak, gustu eta iritzi guztietarako. Zein gustatu zaizu gehien?
