Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea

14 12 2011

Ahotsak.com webgunea entzute handiko plataforma bihurtu da azken urteoetan. Egitasmo honen asmoa Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzea, katalogatzea eta sailkatzea da. XXI. mende moderno honetan oraindik ere bizirik dirauen ondarea batzea da, beraz, ahotsak.com-en helburua eta jomuga.

Horretarako, Euskal Herriko herri euskaldunetako adineko jendea elkarriztatzen dituzte. Elkarrizketak euskaraz egiten dira, eta elkarrizketatuek beren bizipenak kontatzen dituzte. Honek guztiak, euskara ez ezik (euskalkiak, herri hizkerak…), historia, ohiturak, tradizioak… ezagutzeko aukera ematen digu. Gure iragana ezagutzeko modu paregabea da ahotsak.com-eko elkarrizketak entzutea. Memoria historikoaren eraikuntza eta iraganaren errekonstrukzioa egiteko beste modu bat ere bada.

Egitasmoa Deba Ibarreko Badihurdugu Euskara Elkarteak sortutakoa da. 2002-2003 urteetan, proiektuaren oinarriak finkatu ziren: metodologia, helburuak… 2003-2007 urteen artean, bilketa lana egin zen, elkarrizketak eta beste. Azkenik, 2008an webgunea aurkeztu zen, eta orduz geroztik, etengabe berrizten joan da. Helburua 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jasotzea da.

Proiektuaren berri izan nahi baduzue, sar zaitezte webgunean bertan:

http://www.ahotsak.com/info/

Bertan ikusgai daude elkarrizketatutako pertsona guztien izen-abizenak, datuak, bideoak eta transkripzioak. Bilaketa probintziaka, herrika, hizlarika eta gaika (elkarrizketako gaia, alegia) egin daiteke, nork nahiago duen erara.

Ni neu ere ahotsak.com-eko kolaboratzailea naiz, eta transkripzio lanetan ibiltzen naiz. Hona hemen nik transkribitutako pasarte bat, Bermeoko emakume batena. Espero dut zuen gustukoa izatea!

http://www.ahotsak.com/bermeo/pasarteak/brm-001-003/


Actions

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.