Artikulu honetan, eskatutako hiru gaien azalpenak jorratuko ditut:
Lehendabizi, SEPL (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) elkarteak aztertzen duen gai errekurrente bati buruz arituko naiz: “testu eleanitzen topaketarako teknika linguistikoak”. Azkenaldian, topaketa sistemak garrantzia handia lortu dute ordenagailuen ohiko erabileran. Giza-lengoaiaren elkarte honek, anbiguetate lexikoaren, aldaketa terminologikoaren eta translinguismoaren arazoak lantzen ditu. Era berean, dokumentuen ordenazio eta berreskurapenean teknika linguistikoak duten eginkizuna ere badu aztergai SEPL-ek. Helbururik garrantzitsuena marko berri bat sortzea da, sistema interaktiboen ebaluaziorako. Horrela, sistemak informazio eleanitza berreskuratzeko gauza izango da, eta erabiltzaileentzat ere garrantzia handikoa izan daiteke.
Bigarrenez, Alemaniako DFKI-LT ikerketa-guneak “elkar operatzen duten baliabide eta sistemetarako azpiegitura linguistikoa” (LIRICS) bezala definitzen den gaia lantzen du. LIRICS programa honek gaur egungo informazio eta komunikazio gizarte honen beharrak aztertzen ditu; globalizazio eta lokalizazioak komunikazio multilinguistikoa behar baitute, estandarizazio berri baterako behar handi bat sortuz. Ezinbestekoa da, era berean; standar eta eraldaketa horien garapena bertatik bertara ezagutzea. Hortaz, LIRICS proiektuak ISO kalitate standarren ezarpena erraztu nahi ditu Lengoaia-teknologiaren esparruan.
Hirugarrenez, eta bukatzeko; Irlandako National Centre for Language Technology ikerketa zentruak “galtzeko arriskuan dauden hizkuntzak” gai erabat interesgarria lantzen du. Euren esanetan, munduko hizkuntza guztien %90a baino gehiago galtzeko zorian edo arriskuan daude; 100 urteko epean. Horietako asko eta asko ez dira inoiz idatzi eta literaturan guztiz ezezagunak dira. Era berean, hizkuntza batzuk 20 hiztun baino gutxiago dituzte. Ezin daiteke ukatu hizkuntza hauek ere munduaren ondarearen parte direla, eta haien galera kultura eta zientzia aldetik izugarrizko galera izango litzateke. Nazioarteko elkarteek dioten arabera, zerbait egitea beharrezkoa da, eta National Centre for Language Technology ikerketa gune hau bi ildotan dihardu lanean: hizkuntza irakasteko moduak eta hizkuntza-dokumentazioa garatu.
RSS - Posts