Hans Uszkoreit, Saarland-eko Unibertsitatean Linguistika Konputazionaleko irakaslea izateaz gain, zuzendari zientifikoa ere bada German Research Center for Artificial Intelligence (DFKI) ikerketa guneko laborategian. Era berean, Computer Science Department-eko irakaslea ere bada. Uszkoreit-ek Linguistika eta Konputagailuen Zientzia ikasi zituen Berlineko Unibertsitate Teknikoan, baita Texas-eko(EEBB) Unibertsitatean ere. EEBBetan egon zen bitartean, itzulpengintza proiektu askotan murgidu zen.
Alemaniara bueltan, Stuttgart-eko IBM enpesan lana egiteari ekin zion. Horren ondoren, Saarland-eko Unibertsitatean lanean hasteko eskaintza onartu zuen eta Linguistika eta Fonetika Konputazionalaren departamentuan hasi zen.
Honetaz gain European Academy of Sciences, European Language Resources Association (ELRA)ko kidea da eta XtraMind Technologies GmbH eta beste hainbat elkarteko sortzaileetako bat da.
Bere publikaziorik garrantsitzuenen artean honako hauek aipagarri dira:
· Uszkoreit, H. (1982), “German Word Order and Constituent Structure in GPSG” In: Flickinger, Macken and Wiegand (Hrsg.) Proceedings of the West Coast Conference on Formal Linguistics, Stanford, Januar 1982.
· Shieber, S., S. Stucky, H. Uszkoreit and J. Robinson (1983) “Formal Constraints on Metarules” In: Proceedings of the 1983 Annual Meeting of the Association of Computational Linguistics, Cambridge, Massachusetts.
· Uszkoreit, H. “A Framework for Processing Partially Free Word Order” (1983), In: Proceedings of the 1983 Annual Meeting of the Association of Computational Linguistics, Cambridge, Massachusetts.
· Uszkoreit, H. (1986): “Linear Precedence in Discontinous Constituents.” In: Syntax and Semantics 20, Academic Press, 1986.

RSS - Posts