XMLari buruz

7 02 2008

XML dokumentu batek bi egitura ditu, bata logikoa eta beste fisikoa. Fisikoki, dokumentua entitate izeneko unitateetan banatuta dago, dokumentu bakoitza “erroa” (root) izeneko entitate batekin hasten delarik. Entitate batek beste bati erreferentzia egin diezaioke, hau dokumentura gehitzen delarik. Logikoki, dokumentua deklarazioz, elementuz, komentarioz, karaktereen erreferentziez eta prozesamentu aginduez osatuta dago, bakoitzak bere marka duelarik. Bi egitura hauek, fisikoak eta logikoa, era egokian etorri behar dute bat.

XML dokumentuak bi taldetan banatzen dira, ongi eratuak eta baliozkoak.

* Ongi eratuak: DTD batean (Documente Type Definition) finkatatutako elementuen menpe egon gabe erregela sintaktikoei buruzko espezifikazio guztiak betetzen dituzten dokumentuei deritze.

* Baliozkoak: ongi eratuta egoteaz gain, DTD batek determinatutako egitura eta semantika bat jarraitu behar dute.

Hona hemen adibide errez bat:

<?xml version=” 1.0 ” encoding=” UTF-8 ” standalone= ” yes “?>
<fitxa>
<Izena> Itxaso </Izena>
<abizena> Goitia </abizen>
<helbidea> Aker kalea, 17 </helbidea>
</fitxa>

Ikus leen lerroa. Lerro honetatik aurrera dagoen kodea XML dela adierazten du.

· Informazio iturriak:

· Euskarazko Wikipedia. http://eu.wikipedia.org Kontsulta-eguna eta ordua: 2008-02-07; 17:00

· XML gida-programazio euskalduna sustatzen. http://www.blogak.com/programatzen Kontsulta-eguna eta ordua: 2008-02-07; 17:00


Actions

Information

Utzi zure iruzkina