XML, etiketen lenguaia edagarria (eXtensible Markup Lenguage) World Wide Web Consortiumek (W3C) garatutako etiketen metalenguaia edagarri bat da. Ez da lenguaia partikular bat HTML izan daitekeen bezala, behar jakin batzuetara moldatzeko lenguaiak definitzeko era bat baizik, hau da, lenguaiak definitzeko lenguaia bat. Berau osatzen duten elementuek beraien edukiari buruzko informazioa eman dezakete, ez dute zerbat beraien egitura fisiko edo aurkezpenaren buruzkoa eman behar HTMLan bezala.
XMLa ez da Internetera aplikatzeko sortu, plataforma ezberdinen arteko informazioaren elkartrukerako maila baxuko lenguaia (aplikazioaren mailan, ez programazioarenean) gisa baizik. Datu baseetan, testu editoreetan, kalkulu orrietan eta pentsa dezakegun edozein aplikazio motetan erabil daiteke.
ANSI (“American Standards National Institute”) erakundeak, 1978. urtean, testu-prozesamenduan zebiltzan hainbat talde jarri zituen harremanetan, edozein motatako testuak kudeatzeko, egituratzeko eta elkarren artean trukatzeko balioko leukeen lengoaia estandar eta orokorra definitzeko helburuarekin. Hala ere,1997.urterarte ez zen martxan jarri gaur egun hain ospetsu den XML sistema hau.

Informazio-iturriak:
· Euskarazko wikipedia. Kontsulta-eguna: 2008-01-09 Ordua: 12:25 http://eu.wikipedia.org/wiki/XML
· Programatzen.programazio euskalduna sustatzen. Kontsulta-eguna: 2008-01-09 Ordua: 12:25 http://www.blogak.com/programatzen/xml-gida
RSS - Posts