Hipertestuaren inguruan

12 12 2007

Hipertestua eta hipermedioari buruz hitz egitea Walter Ong teorikoari buruz hitz egitea da nahitanahiez. Bera izan baitzen bi kontzeptu hauek, baita ahozkotasuna aipatu zuen lehenengotarikoa.

Ong-ek esan bezala, idatziko testuei lotuta, hipertestua eta hipermedio kontzeptuak aipatu beharko lirateke, XIX.mendetik aurrera literaturaren definizioarekin batera agertu baitira. Lehenik eta behin, esan beharra dago testua hitzez osatutako multzo bat dela, irudi edo bestelako gehigarri gabe.

Hipertestua askeak diren hainbat testuk osatutako testu handiago bat da, hau da, loturak erabiliz erlazionatutako testuak. Guztiz irekia da, baita ez-lineala(testuek elkarri laguntzen diete) eta ez-autonomoa(askatasuna daukagu nahi duguna irakurtzeko) ere.

Hipermedioa, era berean; hipertestuaren ezaugarri berdinak ditu, baina irudiak eta soinuak ere erabiltzen ditu testuak emandako informazioa zabaltzeko eta handitzeko.

Informazioa aurkitzeko eta ikuspuntu anitzak bilatzeko oso baliagarria den arren, hipertestuak arazo ugari ditu:

- Oso murriztua da: sortzaileak oso egitura finkoa ezartzen du bere hipertestuan eta hortaz erabiltzailea ezin daiteke mugitu nahi bezala testu horietan.

- Oso konplexua da: askotan testuak estekaz beterik egon ohi dira, eta horrek zailtasun handiak sortzen dituinformazioa bilatzerakoan, errepikatzen baitira eta nahasmena sortu dezaketelako. Testuak labirinto bat bilakatzeko arriskua dute.

Hipertestuaren adibiderik nagusiena Internet-a da, World Wide Web hain zuzen ere.

 

· Euskerazko wikipedia. Kontsulta-eguna: 2007-12-12 Ordua: 11:40 http://eu.wikipedia.org/wiki/Hipertestu

· Literatura e hipertexto. Carlos Moreno Hernández. Kontsulta-eguna: 2007-12-11 Ordua: 17:00


Actions

Information

Utzi zure iruzkina