E-liburua

9 11 2007

Izenak berak argi uzten duen bezala, liburu baten argitalpen informatikoa da e-liburua; azkenengo urteotan biziki ugaltzen ari dena, eta ohiko liburuari aurre egiten dion alternatiba. Munduan zehar e-book izenaz ezaguna da.

E-liburuak sortzeko, hainbat euskarri ditugu. Microsoft Reader, Adobe Acrobat eta E-Book Generator dira gehien erabiltzen diren programak eta kalitate paregabeko liburu elektronikoak idazteko aukera ematen dutenak. Haien bitartez, diseinu deigarri eta erakargarriak lor ditzakegu. Era berean, irakurtzeko erabilenak Microsoft Reader eta Glassbook Reader dira. Aipatutako programekin, notak idatzi, testuak nabarmendu eta orrialdeei buelta eman diezaiekegu.

Liburu elektronikoen eskurapena eta salmenta era askotan bideratu daiteke. Alde batetik, argitaletxe birtualak ditugu, eta bestetik, bilatzaile eta web orrialdeak bezalako bitartekariak ere badaude. Prezioa inprimitutakoena baino askoz ere merkeagoa da, eta Internet bidez egiten da. Horrez gain, liburu klasikoak dohainik eskura ditzakegu.

Informazio-iturriak:

· Libro-e. Wikipedia, la enciclopedia libre (español). Kontsulta-eguna: 2007-11-09 http://es.wikipedia.org/wiki/Libro-e

· Diseño del libro electrónico. My ebook design. Kontsulta-eguna: 2007-11-09 http://www.myebookdesign.com/sp/diseno-libro-electronico.htm

· Los libros digitales. Kontsulta-eguna: 2007-11-09 http://www.cpel.uba.ar/articulos/informatica/librosdigitales/dossier/default.htm

E-liburua

 


Actions

Information

Utzi zure iruzkina