Durango, prest
8 11 2007Hilebete baino gutxiago. Durango, (ia) prest. Ohikoa den bezela, Durangoko Euskal liburu eta disko azoka izango da abenduko ekitaldirik aipagarrienetarikoa Euskal Herri osoan. Urteko euskal nobedade guztiak plazaratzeko erakuslehioa, idazle eta adituekin bat egiteko topalekua eta euskaldun guztion elkargune.
Lau aste eskas falta direlarik abenduaren 5ean Landakok ateak zabaltzeko, ekitaldiaren kartela badugu dagoeneko gure artean. Igor Ziarreta meñakarrak proposaturiko iragarkia da aurtengo irabazlea. Gaur egun Bartzelonan bizi den informatikariak egindako kartelean, Olentzero biluztu bat ikus daiteke liburu eta diskez inguratua. Hau guztia Jantzi euskaraz! lelopean borobildua, hain zuzen ere.
Beraz, abenduaren 5etik 9ra, bete-betean zabalduko dizkigu azkokak bere ateak, betiko legez, erreferente bat izanik. Zu izango al zaitugu bertara hurbilduko ez den bakarra?