Blog-a eta literatura

18 10 2007

Blog-a komunikazio-tresna gisa sortu zenetik, hainbat eta hainbat webzale murgildu dira mundu berri honetan. Hasiera batean arrotza iruditu zitekeena ohiko elementu bat bilakatu da, egunero-egunero milaka pertsona komunikatzeko, barne-sentimentuak, nahiak edota gogoetak plazaratzeko hain erabilgarria dena. 

Hala ere, goazen gaurko gaiaz mintzatzera:<< Bloga genero literario bezela>>. Blog-a ez da irla isolatu bat, ez da bat-batean agertutako tresna komunikatibo bat, eta beraz; nahitanahiez dago erlazionatuta inguruko beste komunikabideekin: aldizkariekin, egunkariekin. . .Hortaz, aztertu beharko genuke zer nolako kalitate linguistikoa eta hizkuntza darabilten aipatutako komunikabideok. Eskasa, gutxi esatea bada ere.

Egoera horrelako izanda, zaila litzateke baieztatzea blog-ak literatura kutsu duenik. Errealistak izan gaitezen, ez dira literatura. Literatura izateko zertxobait gehiago izan beharko luke: idazle baten barne-egoera islatzea. Samina, gorrotoa, maitasuna, poza edo haserrea deskribatzeko balio duena. Ez ote da gai internet literatura sortzeko?

Bai, bada, internet-ek erraztu beharko lituzke literatura-ekoizpen berriak, eta honen inguruan oraindik ere nahiko atzeratuta gabiltzan arren, estreinako adibideak agertzen hasi dira.

Horretaz konturatu nintzen igande arratsalde aspergarri batean web-ean nabigatzen nenbilela. Hura bai poza seintitu nuena blog (euskalduna, gainera) batean idazle anonimo batek idatzitako poemak topatzerakoan! Literatura web-ean! Horrek demostratu zidan literatura sortzea posible dela interneten. Bidea hasita dago, lehenengo pausuak ibiliak. . . orain ez dadila katea eten!

Hemen duzue horrenbeste poztu ninduenak, zuekien konpartitzeko:

http://zuritabeltz.blogspot.com/

Blog komunitatea etengabe hasten da


Azioni

Informazione

Lascia un commento

Puoi usare questi tag : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>